XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Protaloa bustitzen denean, anterozoideek arkegoniorantz igeri egiten dute, bertan ernaldu egiten delarik. Ernalketaren ostean esporofitoa (iratze-landarea dena) protaloaren gainean hazten da frondearen azpialde edo ifrentzuan dituen esporangioetan esporak ekoizten dituelarik (soro izenekoak dira esporangio hauek).

Espermatofitoek oso hazi babestuak dituzten landareak (angiospermoak) edo haziak kono edo pinaburuetan dituztenak (gimnospermoak) dira. Esporofitoa begi-bistaz ikusten zaie. Espermatofitoen barnean, angiospermoak edo benetako loreak dituzten landareak aztertuko ditugu. Izan ere, Landareen erreinuan hauek dira talde eboluzionatuena. Hauetan gametofito arra (edo polen-alea) eta gametofito emea (edo enbrioi-zakua) loreen organo sexualen barnean (estamine edo karpeloetan) daude eta bizitza independenterik ez dute.

Estamineen barnean (anteretan, zehazkiago esan) daude polen-zakuak edo polenezko zelula amen eramaileak. Hauek meiosi ostean espora haploideak emango dituzte eta hauek heltzen direnean polen-ale edo gametofito ar bilakatzen dira. Horrela gametofito arra bi nukleoko zelula bakar batera murriztuta gelditzen da: nukleo sortzailera eta nukleo begetatibora. Lore-ernalketan zehar, nukleo begetatiboak hodi polinizatzailea garatuko du eta nukleo sortzaileak bi nukleo espermatiko edo gameto ar emango ditu. Geroago ikusiko dugunez, polen-alea mitosi baten bidez binukleatu bilakaturiko zelula haploidea da.

Karpeloen barnean (obulutegian, hain zuzen) daude obuluak, obulutegiko hormara funikulu baten bidez itsatsiak.

Ugal-organo arrak - Antera - Teka - ESTAMINEAK - Harizpia - Estigma - Estiloa - KARPELOAK - Ugal-organo emea - Polen-zakua - Obuluak - Obulua - Obulutegia - Meiosia R - Polenaren zelula amak - Polen-alea edo gametofito arra - Nukleo sortzailea - Nukleo begetatiboa - Barne-tegumentua - Enbrioi-zakua edo gametofito emea - Kanpo-tegumentua - Mikropiloa - Oosfera - Sinergidak - Nukleo sekundarioak - Antipodak - Nuzela - Funikulua

VI.44. irudia. Lore angiospermoa. a) Estaminea ikus daiteke. Harizpia eta antera izeneko gune zabalagoa bereiz daitezke. Antera bi tekatan banatuta egon ohi da eta hauetako bakoitzak bi polen-zaku edukitzen ditu. b) Karpeloen zehaztasuna. Botila-forma dute eta bertan egitura hauek bereizten dira: gune zabala edo estigma, estiloa (edo obulutegia komunikatzen duen lepoa), obulutegia (biribildua izaten da) eta honen barnean dauden obuluak